KONTZEPTUA

Nolatan ez zegoen?

Zurito® erregistratutako marka bat da, tradiziotik sortutako produktu bati izena emateko, orain berrasmatu egin dugun arren.

Garagardo-marka berri hau jada erregistratuta dago eta Euskadin egunero gehien erabiltzen den hitzetako bat babestea lortu dugu horrela.

'Zuritoa' gure nortasunaren ikurretako bat izan da hasieratik, garagardoa gustatu arren, neurri txikiak gustuko dituztenek izena eta neurria finkatzea lortu baitzuten eta gaur egun gehien eskatzen denetakoa da.

Orain erregistratutako marka ere bada eta nahi dutenen esku dago tabernetan eta azalera handietan.

Hitzaren jatorria

Zurito hitzaren jatorriaz ezadostasunak dauden arren, Donostiako peña zezen-zale bati lotuta dagoela dirudi; Gabriel de la Haba, ‘Zurito’ toreroaren peñari, hain zuzen ere. Talde honetako kide bat, Carlos Pérez, 60ko hamarkadan hasi zen txikiteoko ohiko ibilbidean garagardo-botila erdiak eskatzen.

Hasieran 'garagardo miniak' esaten zitzaien. Baina arrakasta izan zuen eta taldeko kide gehiago ere neurri hori eskatzen hasi ziren ohiko ardo-txikitoaren ordez, eta garagardoa hartzeko neurri berri hori Donostiako Alde Zaharreko taberna guztietan hartzen hasi zen bere izen berriarekin.

Estatuko gainerako tokietan laburra esaten zitzaiona, Euskadin orduz geroztik zuritoa da. Eta aurtengo urtetik aurrera marka erregistratua ere bai.

Gainera, zurrutada laburra izateaz gain, 'hori' honek zapore arina eta nortasunarekikoa du, taberna guztietan berdina. Leloak berak esaten duen bezala, “zapore berdina, esperientzia berdina”.

Dastatzeko oharrak

ARTISAUA

100%
TOKIKOA

100%
BLONDE ALE

100%

Inpresio orokorra: erraz edaten den artisau garagardo amerikarra; ohikoan, lupulu ukitu
interesgarri edo malta izaeraduna. Ongi orekatua eta garbia, zapore zakarrik gabeko pinta
freskagarria.

Usaina: Malta gozoaren usain arina, ogi edo karamelu ukitu arinekin. Lupuluaren usaina
izan dezake eta zantzu zitriko argiak.

Kolorea: Hori leunetik urre kolore sakoneraino. Argi eta distiratsua. Apar zuri mehea,
iraunkor onekoa.

Zaporea: Maltaren zapore gozoa hasieran, lupuluaren zapore arina, ez oso fuertea.
Mikaztasun puntu bat dauka, baina orekan, malta aldera jotzen du edo malta eta lupulu
artera.

Top